1994/1995 denboraldia oso
garrantzitsua izan zen Ordizia E.T.rentzako, klubak, bere bizitza motzean,
lehenengo aldiz lau talde (2 kadete -neskak eta mutilak-, jubenil 1 eta senior
1) lehiatzen jarri zituen. Talde gehiagorekin batera, lana ere areagotu zen.
Senior taldeak igoera lortzeko
itxaropenarekin hasi zuen denboraldia, baina arazo ezberdinak zirela medio
(lesioak eta lan arazoak, joko mailaren irregulartasuna....) ez zuten beren
helburua erdietsi. Gauza bera gertatu zen gero Federazio Txapelketan. Alderdi
oso onak egon ziren hala ere, horien artean, Iñaki Insaustiren aurreratze
ikaragarria, mailako jokalari onenen pare ibili baitzen. Azpimarratu behar da,
denboraldiaren hasieratik bukaerara jubenil mailako jokalariak erabili zirela
senior mailan, itxaropenari ate bat zabalduz, taldean elkartzen ziren jokalari
oso gazteek esperientziadunetatik ikasi baitzuten. Ez da ahaztu behar
entrenatzailearen papera, Pedro Mª Valorrek ez zuen atzean gelditu nahi eta
Nazio mailako entrenatzaile titulua atera zuen, etorkizunari begira oinarri
sendo bat izan zitekeena.
ZUTIK: Juantxo, Juanjo, Manu, Iñaki, Josean, Kiko, Oskar, Medu, Fernando,
Izaro, Pedro
MAKURTUTA: Xabier, Manolo, Pifo, Gabi, O. Rodriguez,
Alayn, Igor, Juan Ramón.
No hay comentarios:
Publicar un comentario