1982ko urriaren 23-24ko asteburuan hasi ziren 1982-1983
denboraldiko eskubaloi partidu federatuak. Lehenengo partidua Loyolaren aurka
jokatu zuten ordiziarrek, etxetik kanpo, eta 14 eta 15eko emaitzarekin lehen
garaipena ekarri zuten etxera.
Talde ordiziarrak denboraldi
hartan 3 txapelketetan (Liga, Kopa eta Udaberriko txapelketa) hartu zuen parte.
Denboraldi nahiko txukuna izan zela esan daiteke: 20 partidutik 4 irabazi, 1
berdindu eta galdutakoetatik 7 hiru gol baina gutxiagogatik izan ziren
Egungo eskubaloia eta ordungoa
alderatuz gero, baloiak ziren faktorerik ezberdinena. Lehen, Larruzko baloiak
erabiltzen zituzten, egun aldiz "grip" sintetikodun baloiak
erabiltzen dira, baloiaren erabilgarritasuna nabarmen aldatzen duena
Gaur egun, "pega" erabiltzen
dugu baloia hobeto hartzeko, nahiko berria dena. Juan de Dios Romanek zioenez,
80ko hamarkadan hasi ziren Europa mailan lehiatzen zuten gure inguruko taldeak
"pega" ezagutu eta erabiltzen, Europa iparraldeko ia talde guztiak
asko erabiltzen baitzuten. Gaur, senior eta jubenil taldeetara bakarrik
mugatzen da gure kirolaren bereizgarri nagusienetako bat bihurtu den masa
itsaskor honen erabilera.
No hay comentarios:
Publicar un comentario