1984ko
azaroaren 11 eta 12ko asteburuan hasi ziren 1984-85 denboraldiari zegozkien
partiduak. Denboraldi horretan, Ordizian talde bakar bat izan zen, Lurraldeko
2. mailan aritu zena. Orokorrean, taldearentzako denboraldi nahiko
txukuna izan zela esan daiteke, 12 partidutik 4 irabazteko gai izan baitziren.
Denboraldi
honen ostean, klubaren aktibitatea desagertu egin zen, hurrengo urteetan ezin
izan baitzen talderik atera. Bata bestearen segidako 5 denboraldi eta gero,
ordiziar herria eskubaloi talderik gabe geratu zen berriro ere. Sei urte igaro
behar izan ziren eskubaloi ordiziarraren presentzia gipuzkoar txapelketetara
bueltatzeko.
Aipaturiko
azken partiduak estali gabeko instalazioetan jokatutako azkenak izan ziren,
1991tik aurrerakoak egun ondo ezagutzen dugun Majori Kiroldegian jokatu
baitziren. Era honetara, belar zelaietako 11ko eskubaloia eta estali
gabeko kantxetako 7ko eskubaloia alde batera geratuz joan ziren.
No hay comentarios:
Publicar un comentario