1992-1993 denboraldian talde senior
bat, Bigarren Territorialean aritu zena, eta jubenil bat izan zituen klubak.
Senior taldea maila berrian aritu zen, eta denboraldia hobeagoa izan zitekeen
arren, balekoa izan zela esan daiteke. Denboraldi honetako taldearen
gaztetasuna nabarmendu behar da, partidu guztietan irabazteko borrokan aritzera
eraman zien hein handi batean. Jokalarien hobekuntza ikaragarria izen zen eta
klubean oso pozik geratu ziren hurrengo denboraldiari begira.
Talde jubenila jokalari berriekin
osatu zen, aurreko urtean ibilitakoak senior mailara pasatu baitziren.
Denboraldian zehar asko ikasten joan ziren, lehen urtea zenez helburu nagusi
eta ia bakarra zena. Lehiaketaren bukaerara iritsi ahala, maila oso polita
ematera iritsi ziren jokalari ordiziarrak.
II. EGUBERRI TORNEOA antolatu zen
ondorengo partaideekin: La Salle Legazpi, Urola, Aloña Mendi eta Ordizia.
Legazpiko taldea zen faborito nagusia, garai hartan Bigarren Nazionalean
baitzebilen, eta iragarpenak beteaz torneoa Legazpira eraman zuten. Ordiziako
taldeak laugarren postuan erdietsi zuen.
Denboraldiaren bukaeran,1993ko uztailan, albiste
onenak etorri ziren, Ordiziako hiru jokalari Insausti, Dorado eta Medu
Eibarrera joan ziren Ohorezko mailan zegoen Arrate taldearekin proban.
No hay comentarios:
Publicar un comentario